Basko jaio nindutenez, zilegi bekit baskismoaz zerbait idaztea. Zuengandik jasotako informazioaren arabera, Ibai Iztueta pentsalariari galdera hau etorri zitzaion gogora saiakera bat idazteko: «euskal kultura euskaraz baino ez da posible, ala espainieraz eta frantsesez ere bai?». Erantzun gisa hiru diskurtso aipatu zituen: «cultura vasca asimilatua», «cultura vasca erresistentea» eta «euskal kultura». Neuk ez dut bat egiten horietako batekin ere. Rara avis akaso.
Alabaina, asuntoa da zu baten premia nozitzen dudala gogora etortzen zaizkidan galderei erantzun ahal izateko. Aurkitu ahal izan dut, ordea, erantzuna. Hona hemen olerkia:
«Zer da baskismoa?» galdetzen didazu,
Nire begietan zure begi marroiak iltzatzen dituzularik,
Eta zuk galdetzen didazu?
Zeu zara baskismoa.
Esker anitz gaia plazaratu izanagatik. Asko estimatzen dut zuen borondatea. Bestela ez nuen gutun hau idatziko.
ZUZENDARIARI
Euskal kulturaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu