Zuzendariari

Euskaldunak eta euskal prentsa

Txipi Ormaetxea.
Gasteiz.
2014ko apirilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Apirilak 12, larunbata. Igorren gosaltzeko gutizia izan dugu. Gosaldu ostean, 11:00ak aldera, egunkariak saltzen ziren supermerkatu batean sartu naiz, baina BERRIA egunkaria ez dute han saltzen. Ez zait arraroa gertatu. Baina gero Igorreko kioskoan BERRIAren aleak amaitu direla entzun dudanean, bai, kezkatu naiz. Beharbada poztu egin beharko nukeen. Imajinatzen hasita: 50 ale zituzten kioskoa irekitzerakoan, eta 11:00etarako denak salduak. Baina gauzak bestela direlako errezeloa dut. Ez dut galdetu, eta ondorioz ezin jakin, baina nago ez zirela askorik izango Igorreko kioskoan saldutako aleak.

Gero, Otxandioko bidean, Diman galdetu dut, eta estankora bidali naute. Han egunkarien artean begiratu, eta ez nuen BERRIA ikusten, baina saltzaileari galdetu diodanean, erakusmahaiko paper pila baten azpitik atera du BERRIAren ale bat.

Diman lortutako alea etxean irakurtzen ari nintzela, Josu Amezagaren Komunikabideak eta euskara artikulu interesgarrian hau irakurri dut: «BERRIA egunkariaren salmenta datuak herriz herri aztertuz gero, zera agertzen da: ez dago herrietako euskaldunen dentsitatearen eta salmenta indizearen arteko korrelazio estatistikorik. Herri euskaldunetan bizi direnek ez dute, proportzioz, gehiago erosten euskarazko egunkaria».

Amezagaren esanak amesgaizto bilakatu zaizkit.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.