ZUZENDARIARI

Euskara eta politika

Zarautz.
2015eko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Korrika bukatu berria den honetan ez da falta izan euskara alderdikeria politikoarekin lotu duenik. Euskararen aldeko ekinbidea euskal herritar guztiona al da ala abertzaleena bakarrik? Ez naiz gai atzera historian begiratu (ETA sortu aurretik ere) eta euskararen alde nork egin duen ikusteko, zein ideologia politikokoak izan diren...

Gaur egun ez dut ezagutzen euskararen aurka hitz egiten duen Euskal Herriko politikaririk , alderantziz baizik, denek aitortzen dute gure ondare preziatua dela. Hala ere, ikusi beharko litzateke zein ideologiakoak diren nagusi euskararen zabalkundearen aldeko lanetan.

Datuetara joan gabe, eta batez ere alderdi ez-abertzaleetako buruzagiei begira jarriz, ikusten dut euskararen alde sendo jarduteko daukaten barne-arazoa. Alegia, euskararen alde egon daitezke, benetan zintzo, baina Euskararen Herria deritzon lurralde horretan euskara zabaltzen badoa, agian, pentsa dezakete eremu horretako herritarren artean sortzen joan daitekeela euskaradunen arteko lotura /sentimendu baterakorra, sentimendu abertzalea (antzeko burutazioak izan ditzake politikari abertzaleak).

Ondorioz, euskararen alde egonik ere, euskara zabal ez dadin eduki dezaketen jarrera hor abia liteke. Hala sor daiteke hainbat aldiz entzuten dugun euskara «inposiziorik gabe» zabaltzeko ideia eta diskurtsoa.

Konprenitzen dut barne-autoestimu handia behar duela abertzale ez den batek, eta norbere kontzepzioetan uste sendoa, balio kulturala den euskararen alde lanean aritzeko. Agian, beldur eta aitzakia gutxiago ere bai.

Euskal abertzale ez-euskaltzale asko dauden bezala, gustatuko litzaidake euskaltzale diren euskal ez-abertzale asko egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.