Zuzendariari

Euskara normaltasunaren bidean

2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Lankidea dudan Ismael Manterolaren Paisaia kritikoak: Urdaibaitik abiatuta, artea, natura eta pentsamendua eta Okerrak zuzentzen izeneko artikulu biak arreta handiz irakurri ditut. Nire ustez, argi utzi nahi zuen zelan oraindik ere printzipioz euskaraz normaldurik ei dauden irakaskuntza eta ikerkuntzaren alorretan normaltasunez aritzeko zailtasunak dauden. Ondoen ezagutzen dudan ikastegian, hots Arte Ederren fakultatean, hiru puntu deigarri azpimarratuko nituzke:

1) Gurean zenbait arrazoi dela medio, hainbat euskaldunek tesiari gazteleraz ekin diote. Zergatik? Tesiaren balizko hedapena dela, tribunala osatzeko zailtasunak bestela. Gure fakultatean bat-bateko itzulpenerako ezinbesteko azpiegitura ezean, defentsa gure fakultatetik kanpo egin beharra. Zuzendariaren zuzeneko erlazioa mantentzeko hizkuntzaren aukera… Erabakiak erabaki, euskara galtzaile.

2) Eguneroko lana. Guztiok ulertzeko lan hizkuntza gaztelera izaten da. Ikasketa planak eta txosten asko gazteleraz idazten ditugu. Gehienak euskaratzen dituzte, baina badira irakasle euskaldunok euskaratu behar ditugunak.

3) Master nahiz Gradu osteko ikasketetan, AA.EE.n fakultatean, ikasle zein irakasle euskaldunen kopurua eta euskararen benetako parte hartzearen portzentajea ez datoz bat. Euskaraz eskaintzen duguna oso gutxi da, noiz edo noiz portzentajea %0 izan dela. Zergatik? Hori da nik ez dakidana eta gogoeta moduan hemen agertu nahi izan dudana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.