ZUZENDARIARI

Euskararen inguruko programaren aurkako elkarretaratzea

2023ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Bihar hasiko da PSOEko Maria Txibiteren inbestidura saioa Nafarroako Parlamentuan. Negoziazio prozesuan euskararen gaia erabat alboratua izan da. Guztiz kanpo egon da. Horregatik, programa akordioa, euskararen inguruan, erabat lotsagarria da.

Euskararen Legea, onerako bederen, ez dute aldatuko. Administrazio elebakarra sustatzen segituko du gobernu berriak (gaztelaniaz, jakina). Orain arteko euskararen inguruko politikaren jarraipen hutsa izanen da.

Carlos Gimeno hezkuntza kontseilariaren jarraipena ere salatu beharra daukagu, politika erabat euskarafobikoa egin duelako.

Gobernu berriaren programak duen euskararen atala erabat gaitzesteko euskaltzaleak deitu genituen, atzo goizean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Leloa: PSNren euskarafobiari txeke zuririk ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.