ZUZENDARIARI

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari

Iratxe Allende.
Portugalete.
2016ko ekainaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nire izena Iratxe da, eta hezkuntzako funtzionarioa naiz, LHko andereño bat. Gutun honen bidez, nire haserrea eta amorrua jakinarazi nahi dizuet. Tristea da oso, irakurtzea eta entzutea, beste hainbat gauzaren artean, Euskal Herriko hezkuntza sistema kalitatezkoa dela, berriki Deia-n agertu den bezala.

Nola demontre izan liteke hori, azken bost urteetatik hona hezkuntza sistemak milaka murrizketa eta ezezko jasan dituenean?

Non dago hezkuntza kalitatea ordezkapenak bosgarren egunean egiten direnean? Azken berrien arabera, egoera txarragoa izango da, 10. egunean egingo dira ordezkapenak! Non dago hezkuntza kalitatea, gure karga lektiboa handitzen bada? Non dago hezkuntza kalitatea, lan egiteko zerrenda batean sartzeko aukera OPE bat gainditzeak ematen dizunean?

Non dago hezkuntza kalitatea, behar bereziak dituzten ikasleentzako «errekurtso» bat lortzeko, milaka txosten, proba egin ostean, eta arazoa aurrean edukita ezezkoa jasotzen denean?

Larriagoa oraindik: non dago ordezkoa norberaren eginkizunetarako baimena eskatzen denean? Hor ere eskolan gaudenok bete behar dugu —kobratu barik!— ala egun horietako dirua ere guztion artean banatu?

Heziberri, LOMCE... Herri bateko hezkuntza curriculuma ez litzateke sortu beharko hezkuntza komunitatearen partaidetzarekin?Eta abar, eta abar, eta abar... Idazten orduak eta orduak ariko nintzateke, hezkuntza sistemarekin egiten ari zaretena lotsagarria iruditzen zaidalako.

Alde positibo bakarra ere badago, familiak eta irakasleria, aspaldiko partez batera joatea eta borrokatzea lortzen ari zarete, eta jadanik hasi da jendea ebaluazio diagnostikoei ezetz esaten, LOMCEri ere ezetza adierazten... Eskoletan eta herrietan mugimendua badago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.