Zuzendariari
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu jaunari
Javier Rafael Bengoa jauna:Honezkero jakingo duzun legez, gure eskualdean, Busturialdean, Gernikako Erresoluzio Handiko Zentroaren (EHZ) gaineko informazio eta kontzientziazio kanpaina abiatu dugu.
Gai honi buruzko hainbat prentsaurreko eta prentsa artikulu argitaratu ditugu. Gainera, ia eskualdeko herri guztietan eman ditugu informazio hitzaldiak eta sinadurak ere batu ditugu.
Iazko azaroan hasi, eta aurtengo martxora bitartean, mozioak onartu dira bai udaletxeetan eta bai Bizkaiko Batzar Nagusietan ere (10/03/15). Mozio horiek aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako aurreko Osasun sailburuak egindako idatzi ofizial bakarra genuen oinarri, eta EHZk honako hauek izan zitzala eskatzen genuen: 70 ohe, larrialdi zerbitzu orokorrak zein umeentzako larrialdiak, larrialdi zerbitzu eraginkorra 24 orduz eskaintzeko beharrezko profesionalak eta diagnosirako bideak, hemodialisia, etxez etxeko ospitalizazioa, amatasun zerbitzua eta euskararen erabilera bermatzea.
Horren inguruan izandako lehenengo informazio ofiziala Galdakaoko ospitalean maiatzaren 11n izandako batzarrean jaso genuen. Batzarrera dei egin zeniguten, eta atseginez jakin genuen eskaera batzuk kontuan hartu zirela. Izan ere, zentro berriak etxez etxeko ospitalizazioa (eskualde hau zen orain artean, Bizkaia guztian zerbitzu hori falta zitzaiona), hemodialisia, dialisi peritoneala, EMN eta 24 orduko larrialdi zerbitzua.
Edozelan ere, ez ziguten ezer aipatu hutsik utziko den 3. solairuari buruz, eta ez ziguten argi esan larrialdi zerbitzua benetakoa izango den, edo EAG izango den. Are gutxiago argitu zitzaigun larrialdietan umeentzako arreta zerbitzurik izango ote den.
Dudarik gabe pozten gara egindako hobekuntzekin, baina oraindik ere uste dugu, Urdulizko EHZ 216 oheko ospitale handi bihurtu bada, gure eskualdean ere posible dela. Kontuan izanda, gure eskualdea askoz ere urrunago dagoela erreferentziazko ospitaleetatik Uribe Kosta baino, eta garraiobide aldetik ere eskasago gaudela (metrorik ez dugu), posible litzateke aldaketa hori egitea.
Agian, 216 ohe horietatik zenbait, aurreko sailburuak bere txostenean jarritako 70 adibidez, Gernikako EHZren 3. solairu hutsean jar litezke, eta, horrela, benetako ospitalea egin eskualderako.
Ezaugarri hauetako ospitaleak herritarren artapena hobetzeaz gain, lanpostu eta azpiegitura berriak sortuko lituzkeela uste dugu, eta horrek eskualde honi behar duen bultzada emango lioke. Jakina baita azken urteetan lanpostu asko galdu direla.
Badakigu tamaina honetako proiektu batek ahalik eta adostasunik handiena behar duela, eta horregatik eskatzen dizugu batzar bat egitea Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Osasun Sailak gutun hau sinatu dugunokin.
Aurretiaz eskertzen dizugu gure eskaerari emandako arreta, eta gure eskariari laster eta baikor erantzungo diozun esperoan geratzen gara.
Idatzi hau eta gehitu zaizkion 2.300 sinaduren kopiak Osakidetzako zuzendari nagusiari ere bidaliko dizkiogu.
Miren Lourdes Bilbao, Andoni Elorrieta, Koldo Karbonell, Jesus Maria Alberdi. Gautegiz-Arteagako, Busturiako eta Ajangizko alkateak etaGernikako alkateordea. Gutuna Busturialdeko Ezker Abertzaleko zinegotzi guztiek ere izenpetu dute .
Nafar hizkuntzaren ilunaldia
Idazki honetan, XX. eta XXI. mendeetan zehar euskararen gorabeherak eta etorkizuna aztergai dira, Nafarhizkuntzaren sorterrian idatzita.Euskara, Francoren garaian: Francoren diktadurapean alderdi abertzale bakarrak EAJ etaEAE-ANV ziren, baina ekinkide gehienak erbesteraturik, presoakedo klandestinitatean zeuden. Horrelako egoera politikoan, ETAeuskararen bozeramaile bakarra izan zen, zeren euskaraz gauzatzen baitzituen bere agerraldi eta agerpenak, etaeuskararen etsaiak baliatu ziren zirkunstantzia horretazindependentzia, indarkeria eta euskara berdintzeko.
Ikastolen agerpena eta hedapena: hasiera batean Francoren erregimenaren euskarekiko jarrera hertsigarria bazen ere, denbora aurrera joan ahala erlaxatu eginzen, eta 1965ean sortu ziren Nafarroako lehenbiziko ikastolak, Jesus Atxa eta Jorge Kortes bultzatzaileak izanik, Amadeo Markok lagunduta. Euskaltzale aitzindari haiei zor diegu gaur egun Nafarroako lurraldean zehar hedatu den ikastolen sarea, eta geroguraso euskaltzaleen eraginez, ikastetxe publikoetan D Ereduasortzea, kultura eta euskara bateratuz.
Euskararen erabileraren normalizazioaren erronka: denontzat ezaguna da Nafarroako Gobernuaren euskararekikojarrera, behin eta berriz euskararen kontrako legeak ematen;beharrezkoak diren diru-laguntzak murrizten eta epaitegiek Gobernuaren kontra emandako epaiak aintzat hartu gabe, hots,bere legetasuna bete gabe.
Hori gutxi izango balitz bezala, erronka horri gehitu behar zaio euskararen ikasgoak duen zailtasuna, latinetiko hizkuntza ez izateagatik eta zailtasunhorrek baldintzatzen du biztanle elebidunaren gehikuntza.
Euskararen etorkizuna: ezin da ukatu, epe luzera begira, euskararen etorkizunaigartzea ez dela lan makala; baina Satrustegik berak iragarri zuenez, euskararen erabilera eta euskararen aldeko sustapenak areagotzen ez badira, 50 urte barru oroigarri gisa geratuko da, Iparraldean bezala. Hori ekiditeko, euskara plazaratu behar da, jarduera eta arlo guztietan euskararen erabilera areagotuz, gure eskubideak bermatzeko exijituz eta sustapen kanpainak bultzatuz.
German Gorraiz Lopez. Otsagabia.
Zein krisi?
Prentsan irakurri dut, munduko aberatsenak, Forbes-en zerrendan ageri direnak, %8 aberatsago egin direla azken urtean, batez beste. Alegia, Txinako ekonomia kenduta, ekonomia krisigaraiotan hazi direnak aberatsak eta bankuak izan direla.To, Supertramp!
Aitor Goikoetxea. Donostia.