ZUZENDARIARI 

Eusko Jaurlaritzaren 'on-line' itzultzailea

Zarautz.
2016ko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Bezero batek gure inprimategira hiru hizkuntzatan zegoen testua ekarri dit. Bera, euskalduna ez izanik, harrituta zegoen «buen provecho» esamoldeari «onura ona» jartzen ziola eta, hori zuzenduta zekarkiela berak beti «on egin» entzun izan duelako. Eskatuzidan ea begiratzerik banuenitzulpena, bere zalantzak sortzen zizkiola eta.

Hau da Eusko Jaurlaritzako on-lineko itzultzaileak egin zion itzulpena, ea onargarria iruditzen zaizuen: «Ongietorriak gure jaira zuena, guztiko, ere den jaia. Horregatik itxaroten dizuegu anaitasun-eguna jardunaldia dastatu ahal izango duzuen tokian eta gure lurraren produktuez gozatu ospatzeko Iñurritza-ko belardiko datorren uztailaren 17an. Guztiei esker zuen kolaborazioagatik eta laguntzagatik euskarriagatik, haietan gabe hau guztia ez litzateke posiblea izango. Jai zoriontsua eta onura ona».

Harri eta zur geratu nintzen. Hau al da Jaurlaritzak euskarari egiten dion ekarpena? Kalte gehiago egin baino lehen ken dezatelaitzultzaile hori edo erabat hobetu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.