Hizkuntza lagun bat da: triste gauden bakoitzean barrua eusten laguntzen digun lagun bat. Hizkuntza arma bat da: gure erabakiak aldarrikatzen laguntzen digun arma bat. Milioi bat hizkuntza existitzen dira, guztiak desberdinak. Desberdintasuna. Desberdintasuna da hizkuntza bat arriskuan jartzen duena, ahul bihurtzen duena. Bada, zer egiten dugu guk ezberdina denarekin? Bere lepotik barre egin, baztertu. Kasu honetan, biktima euskara izan da: erdaldunek barregarri utzi dute El hormiguero telebista saioan. Bertako aurkezle edota parte hartzaileren baten belarrietara euskarazko hitz «ezezagun» bat iritsi eta berehala bihurtu dute txiste: «¡Cuantas R-s!, ¡Es verdad que el vasco sirve de algo!».
Oker ez banago, bertako txiste bakarra «gaztelaniarrek» erakutsitako errespetu falta eta ezjakintasuna izan dira. Ez da bakarrik euskararekin gertatzen: edozein hizkuntza «arrotz» aditu eta, bere hiztegiaren jatorria edota kronologia aztertu beharrean, barre egiteko objektu bihurtzen dute, eta dugu. Tamalez, fenomeno hori ez da bakarrik hizkuntzekin gertatzen: pertsonok ere pairatzen dugu diskriminazio hori. Gogoan eduki dezagun hurrengo ideia hau: inor edota ezer ez da berdina eta hau da eder egiten gaituena: bakartasuna!
ZUZENDARIARI
Ezberdin berdinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu