ZUZENDARIARI

Fibrosi kistikoa COVID-19 garaian

Elene Etxaniz.
Ondarroa.
2020ko apirilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Egoera hau badakit inorentzat ez dela erraza. Oso zaila da haurrak eta ez hain haurrak hilabete eta erdiz, ia bi hilabetez, etxean sartuta egotea. Guretzat ere ez da erraza; fibrosi kistikoa dugun haur eta helduentzat. Gainera, gaixotasun honekin, zoritxarrez, arrisku handiagoa daukagu, gure birikiak ahulago baitaude fibrosi kistikoaren ondorioz. Baina, guk esan dezakegu ez dela guretzat zerbait berria egoera hau. Egoeraren zergatia bai, noski, zeren inor orain arte ez baita egon etxean sartuta COVID-19arengatik. Guretzat berrogeialdian etxean sartuta egotea, toki jendetsu batera joaten garenean maskararekin joatea, gaixotasun berdina daukagun haur eta nagusiekin bi metrora egotea, eskuak hainbat aldiz garbitzea... gure egunerokotasuna da, bizitzaren zati handi bat. Guk eta gure familiek bizi duguna. Horrelabizi gara.

Baina nik, 14 urterekin fibrosi kistikoa duen nerabe baten ikuspuntutik, uste dut ahalik eta hoberen eramatea dela erantzukizuna. Denok lasaiago hartu eta dakitenek esaten digutena egiten badugu, laster aterako gara krisi honetatik. Hala ere, guk, zoritxarrez, zaintza honekin berdin jarraitu beharko dugu bizitza guztian, eta ez pandemia batengatik, fibrosi kistikoarengatik baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.