Zuzendariari

Gartxot

2014ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrakasta ukan du Gartxoten tragedia kontatzen duen helduentzako marrazki bizidunak. Arturo Kanpionen nobelari eta Benito Lertxundiren kantuari paregabeko jarraipena eman dio filmak, kate artistika horren osatzeko eraztun bakarra pastoral bat zelarik. Benetako historiari loturik direnek Gartxoten itxura mitikoa sala dezakete, presuna bera eta Milkelot horren semearen existentzia zalantzan jarriz. Abodi eta Zaraitzu aldeko XIX. mendeko bertsolariengandik hartu zuen Gartxot eta Mikeloten historia Arturo Kanpionek. XII. mendean Orreagan Elizak ukan zuen jarrera XIX. mendean Italian ikusia izan zen baita ere. Denbora haietan Vatikanoaren menpean zeuden lurralde zabaletan praktika arrunta zen, apezek judu gazte bat haren etxetik ateratzea eta komentu batean sartzea fraide bihurtu arte, Orreagako Fray Martinek, Begonek agindurikan Mikelotekin egin zuen bezalaxe.

Gartxotaren bitartez egin den lan hori ez da bakarra; oraintsu zendu zen Ximun Haranek 1954. urte aldean magnetofonaren bidez galtzear zeuden Zuberoako kantu zaharrak bildu zituen; Ximunen lan baliotsu horren gabe zenbat altxor galduko ziren betirako? Gauza bera esan dezakegu ere Dominika eta Niko Etxartek eginiko lanaz: astean behin haurrei Zuberoko kantu zahar bat irakasten zien Dominikak; lan horri esker zazpi probintzietako kantariek Epherra kantu ederra dute gogoan. Bai Arturo Kanpion, baita ere Ximun Haran eta Etxart aita eta semea azken mende hauetako memoriaren gordezaleak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.