ZUZENDARIARI

Gaztea irratiak zero entzule Iruñerrian

Iruñea.
2016ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
CIES neurketak dioenez, Gaztea irratiak 119.000 entzule ditu, joan den urtean baino 5.000 gehiago (BERRIA, 2015-12-23). Iruñerrian, Nafarroako herritar gehienak bizi diren tokian, ordea, ez du entzulerik, ezin baita seinalea hartu (salbuespenak salbuespen).

Aurten, ETB3ri, Nafar Telebistari eta Xaloari esker, haurren euskarazko programazioa itzuli da Iruñerrira, urte askoren ondoren. Baina gazteendako euskarazko irrati publikorik gabe segitzen dugu. Hona hemen Espainiak Europan hartutako konpromisoa, Nafarroan betetzen ez dena:

Hurbileko herrialdeetako biztanleek beren hizkuntzako irrati emisioak jasotzeko askatasuna (Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Ituna, 11.2 artikulua). Noiz beteko da?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.