Bilbo

Gezurrak eta albiste faltsuak

Jon Iturralde Isasa
2024ko apirilaren 23a
05:00
Entzun

Ez da gauza bera zalantzazko berri bat ematea edo gezur galanta esatea.

Adibidez, Gazan gerra dagoela esatea ez da albiste faltsua... gezur galanta baizik. Gerra egoteko, armadek bata bestearen aurrean egon behar dute... eta hori ez da gertatzen ari dena. Beste adibide bat... Israelgo Gobernuaren asmoa Hamas desagertzea da... gezur galanta: bat, Hamaseko guztiak ez daude Gazan; bi, Gazan dauden guztiak ezin ditu akabatu ez badu biztanleria guztia erailtzen; hiru, hori eginda ere Hamasi erakarriko zaizkion kide berriak kontaezinak dira triskantza pairatu duten adingabeen artean. Beste bat, NBE (Nazio Batuen Erakundea) gerrak sahiesteko egin zen... gezur galanta. Horrela izan bazen, ahalmena eduki behar zuen gerra gelditzeko eta gaizkileak zigortzeko... eta ez du ez bata ez bestea. Ez dauka ahalmenik inor (ahaltsua) ez dagoelako hori onartzeko prest (AEBak, Errusia, Txina...).

Hortaz, zertan ari gara geure burua gezur galantekin betetzen... Ez dugulako ikusi nahi!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.