ZUZENDARIARI 

Gure kultura, ez

Euskara irakaslea
2016ko otsailaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ia oharkabean pasatu da ahalmen ezberdineko bi erakundeen artean jokatu den lehia. Alde batetik, Espainiarren Estatua; eta bestetik, Ipar Euskal Herriko Liga eta Euskadiko Pilota Federazioa. Norgehiagoka honetan, GRAVNI pilota torneoa Iparraldeko pilotariek joka ez dezaten Espainiako Federazioak egindako presioa.

Europar Batasuna estatuek eraiki omen dute; eremu osoan pertsonen joan-etorri librea bultzatzeko, europarren berdintasuna sustatzeko, kultur aniztasuna lantzeko, bizikidetasunaren zubiak eraikitzeko eta abar. Polita ipuina.

Errealitatea, ordea, bestelakoa da. Bidasoa sekula muga-marra izan ez dugun herri bakarraren bi aldetako euskaldunoi, elkarbizitza oztopatzen digute. Bidasoako zubi horretatik gu igaro gaitezke, gure kultura,ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.