ZUZENDARIARI

Gure Patxi Astibia gogoan

Jesus Mari Fernandez Otxoa <i>Larra</i>, Iñaki Guridi Otaegi, Juanjo Martinez Leunda eta beste 18 sinatzaile.
2022ko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer esan, gure Patxiri buruz... Hitz pare bat... isilak... bera zen moduan. Nor zen guretzat Patxi?

Gazte-gaztetatik Euskadiren defentsarekin konprometitua, diktaduraren aurka eta Errepublika berri bat ezarri nahian. Diktaduraren azken urteetan eta trantsizioaren hastapenetan Errenteriako Udaleko langilea zen Patxi (Zizurkilen jaioa).

Belaunaldi horretako beste askok bezala, zenbaitentzat pentsaezinak diren konpromisoak hartu zituen Patxik, beren arrisku guztiekin. Bere funtzionario-lana arriskuan jarriz, lan itzela eta klandestinoa gauzatu zuen etorriko ziren belaunaldiei etorkizun hobeagoa bermatzeko.

Bere babes isila izan genuen beti (eta Maria Jesus bere ama ahaztezinarena ere, ostatu ematen baitzion eskatzen zion orori), eta bere azpiegitura, ekarpen handien bitartez aktiboki lan egin zuen hiritarrei informazioa helarazteko. Informazio hori ezkutatutako multikopistak erabiliz zabaltzen genuen eta poliziak ez zituen multikopista horiek inoiz aurkitu. Patxiren lan bikainaren eta diskrezioaren lekuko da hori.

Hitz bakar batek definitzen du Patxiren bizi-ibilbide osoa: bere onberatasuna. Pertsona guztiekiko agertzen zuen izaera onbera, inolako bereizkeriarik egin gabe, bere nortasun eta pertsonalitate bereziaren ezaugarrietako bat zen.

Enkarni, bere seme Inguma, Odei, Aitor eta ahaide guztiak beren aita eta attonarekin harro egon daitezke.

Nabarmentzekoa da ere urtero aktiboki parte hartzen zuela II. Errepublika eta Askatasuna-Berdintasuna-Senidetasuna bere balioak ospatzeko apirilaren 14an egiten ziren ospakizunetan. Errenteriako Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen Elkarteko kide gisa, etenik gabe aldarrikatu izan du eta horrek balio handia dauka, nostalgiaz haraindi, monarkiaren gehiegikeriak pairatuz bizi ditugun garai hauetan.

Eskerrik asko, Patxi, zure gertutasun, elkartasun eta adiskidetasunagatik unerik zailenetan. Zurekin, zure alboan bizi izan ditugunok baino ez dakigu nolakoak izan diren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.