ZUZENDARIARI

Hain zaila da?

2016ko martxoaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hain zaila da sasi-trantsizio garaian Nafarroari bizkarra ematea, eta autonomiaren alde egitea, oker handia izan zela onartzea?

Hain zaila da euskal presoen sakabanaketan duzuen ardura aitortzea?

Hain zaila da ertzainek polizia etxeetan egindako torturak onartzea?

Hain zaila da independentziaren auzian benetan pentsatzen duzuena esatea?

Hain zaila da zure gertuko askok neurriz gaineko soldatak dituztela onartzea, populazioaren zati handiak ezer gutxi irabazi bitartean?

Hain zaila da Euskal Telebista zuen zerbitzurako erabiltzen duzuela erratea?

Hain zaila da etxegabetzeen aldeko politika neoliberala indarrean jartzeak herritar askok beraien buruaz beste egitera eramateagatik barkamena eskatzea?

Hain zaila da Abiadura Handiko Trenerako xahututako diruak ingurumenari kalte handia egiteaz gain, neurriz gainekoa dela onartzea?

Hain zaila da zuen politika ekonomikoak txiro eta aberatsen arteko aldea areagotu egiten duela baieztatzea?

Hain zaila da zuen 40 urteko hizkuntza-politikaren porrota aitortzea, euskararen erabilera hutsaren hurrengoa dela ikusita?

Hain zaila da Otegirekin izaniko harremanak zirela-eta telebistan esandakoa gezurtxo bat izan zela onartzea?

Hain zaila da zuen alderdikide ustelek dirua zuritu, dokumentuak faltsutu, eta prebarikazioa egiteagatik barkamena eskatzea?

Hain zaila da...Urkullu jauna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.