ZUZENDARIARI

Harritu nauten albisteetako bat (2019-05-16)

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Datorren udazkenean-edo egingo omen dituen medikuntza-espezialitate batzuetako oposizioetarako, proba praktikoak eta teorikoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo direla iragarri du Osakidetzak.

Jaurlaritza Madrileko gobernuari eskumen gehiago eskatzen ari zaion honetan:

Euskal Herrian autonomia eskatzen ari garen honetan:

Zer logika du horrelako probak gauzatzeko kanpora jotzeak?

Ez ote da hori, hatz batekin zerbait eskatu, eta bi eskuez «tori» esan, eta geure burua besteren esku uztea?

Ez ote da hori begi-bistako alienazioa, besterentzea?

Euskaldun sentitzen den honentzat, iraingarria da oso.

Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalentzat iraingarria da, nik uste.

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak, publikoak zein pribatuak, gutxiestea da, ezdeustzat ematea da.

Aipatu asmo eta erabaki horiek arestian gertatu omen diren akatsak saihesteko omen direla? Non zuten jatorria arestiko balizko akats horiek: Euskal Autonomia Erkidegoan eginak izatean ala oposizioak kudeatu ziren bezala kudeatu izatean? Bi gauza oso desberdin.

Nago Euskal Autonomia Erkidegoko profesionaletan badela aski ondradutasun horrelako probak egiteko, aipatu dudan bezalako alienaziora jo beharrik ez izateko.

Aipatu arestiko oposizioetako balizko akatsak salatzeko hain bulartsu jokatu zuten sindikatuek ez ote dute izango duintasun apur bat oraingo asmo eta erabaki hauek salatzeko?

Nago, oro har, zuzentasunaren munduan «bi abiadurako mundua» bizi dugula: bata birtuala, aireratzen diren aldarrikapen handiena: bota eta hor gelditzen direnena; bihotzari eragiten ez diotenena; bestea, patrikari erasaten diona. Bata abstraktua; beste zehatza, konkretua. Azken batean, zoritxarrez, diruaren hots hutsak du zuzentasuna bizi egiten. Egiaz, eta oro har, jokoan dagoen zuzentasuna gizabanakoari, banakoa den neurrian, eragiten diona da.

Pertsonari elkarte bateko, herri bateko, gizarteko den neurrian dagokion zuzentasuna, zuzentasun hutsala da: soilik deklarazio arranditsu batzuk, manifestazio bat edo beste eragiteko balio izaten du. Bukatzeko, irakurle, imajinatzen al duzu kasu hau: Parisek, arestiko oposizioetan akatsak izan omen direla-eta, datorren oposizioetako proba praktiko eta teorikoak Euskal Autonomia Erkidegoko edo Ameriketako Estatu Batuetako profesionalen esku jartzerik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.