Non zaude?», «Norekin?», «Ez al zara desleiala izango?», «Ez zara inor ni gabe!»... Jabetza hainbeste normalizatu dugu erlazio batean, halako egoeretan gaudenean ez baitiogu duen garrantzia ematen. Gizarteak irakasten du hori pertsona helduei bakarrik gertatzen zaiela, baina gaur egun arriskutsuagoa eta arruntagoa da ia esperientziarik ez duten gazteengan.
Oro har, garai horretan sortzen dira segurtasun ezak, bai fisikoki bai psikologikoki oso manipulagarriak garelako, eta ez ditugulako ikusten horrelako egoera batek benetan dituen arriskuak. Geure buruaz oso ziur ez gaudenean, ez dugu mugarik jartzen gure inguruan, eta ondo sentiarazten gaituen edonorekin konformatzen gara.
Harremana beste pertsona ondo ezagutzean datza, ea erakartzen zaituen eta komeni zaizun erabakitzea. Bikotekidea duzunean, bakoitzak bere buruari galdetu beharko lioke: «Komeni al zait?». Erantzuna ezezkoa bada, ausartak izan eta onik egiten ez digun horretatik ateratzeko unea da, min handia ematen duen arren.
Halaber, jeloskortasuna ona al da? Jakina, beste pertsona axola zaizula erakusten duzulako eta beste batekin joan dadin beldur zarelako, ezta? Horregatik ezin du ondo pasatu, ezta gustatzen zaion arropa laburra eraman ere, horrela jokatzea beste pertsonak maitatzea delako.
Maitasuna ez da norberaren beharrak bertan behera uztea bikotekideari lehentasuna emateko, bestearen zoriontasuna bilatzea baizik, baina geure buruaz ahaztu gabe.
Maitasuna ez dira mehatxuak, beldurrak, ezta trabak ere. Maitasuna ez datza pertsona horren osotasunean bizitzean, baizik eta bakoitzak bere bizitza izatean eta bere zoriontasun puntuekin independenteak izatean.
Maitasuna ez da jabetza, askatasuna baizik.
ZUZENDARIARI
Hegoak ebaki banizkio...!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu