Pasa den astean gonbidatu ez genuen bisitari bat etorri zen gurera. Heriotzak gure etxeko atea jo zuen. Sinestezina da nola alda daitekeen bizitza aste batean: amaren gorputzean minbizia detektatu, bost urteko bizi esperantzarekin hasi, eta aste bukaerarako, egun batzuk besterik ez. Bizitza eta heriotza, heriotza eta bizitza... hori da gure patua, baina ze zaila den onartzea.
Sekulako bizi ikasketa eman digu amak, azken egunak umoretsu eta indarrez beteak biziz, eta horrekin geratzen gara, amaierako unera arte izan duen irribarrearekin. Nahiz eta askotan osasun sistemaren alde ilunak besterik ez diren ikusten, momentu latz hauetan aurrera egiteko ezinbesteko laguntza izan dugu Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleko onkologia saileko mediku, erizain, erizain-laguntzaile eta zeladoreengandik. Hori dela eta, biziki eskertu nahi diegu aste honetan gure bidelagun izateagatik, beraien gertutasun eta laguntzagatik.
Zailak izango dira hurrengo hilabeteak, baina ospitalean bisitako azken uneen maitasuna eta gertutasuna ez ditugu inoiz ahaztuko. Mila esker bihotzez.
ZUZENDARIARI
Heriotzaren atarian gertutasuna lagun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu