ZUZENDARIARI

Herri Batasuna

Gasteiz.
2015eko abuztuaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Horrela deitzen da Grezian hurrengo hauteskundeetarako aurkeztuko den plataforma berri bat, baina hain urrun joan gabe hemen ere plazaratu da ildo horretan joateko proposamen bat, Ramon Zallo buru delarik..

Zallok eta bere lagunek aldarrikatzen dute «erabakitzeko eskubidea» bai EAEn eta bai Nafarroan, aipatu gabe orain arte Nafarroan inork ez duela aukerarik izan ea hango marko autonomikoa, hau da, Foru Hobekuntza nahi duen ala ez erabakitzeko.

Zalloren taldeak salatzen du Mozal legea izenekoa, transizio garaian kokatuz gaurko defizit demokratikoaren abiapuntua, eta ondorio moduan era guztietako indarkeria arbuiatuz. Baina irakurmen hori alde batekoa besterik ez da, kontuan hartuta boterearen jarrera inmobilista. Horregatik gobernu aldaketaren beharra.

PPri aurre egiteko Zallok eta bere kideek «eskubide guztiak pertsona guztiontzat» defentsan egiten dute deialdia, baina Katalunian irailaren 27an egingo diren hauteskundeek —irailaren 27an— zalantzan jartzen dute, hain zuzen, zeintzuk osatzen duten «pertsona guzti horiek».

Prest al gaude horrelako erabaki bat errespetatzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.