ZUZENDARIARI

Hiritarrei eskerrak emateko gutuna

Ruben Unanua Ruiz eta beste
Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Sarearen batzorde iraunkorra.
2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mila esker. Mila esker gizarte helburuak «x» ikurrarekin markatzen duzuen guztioi, bihotzez. Zuen errenta aitorpenaren 0,7% gizarte helburuetara bideratzea erabaki ez bazenute, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen entitateek kudeatzen dituzten proiektuetako asko aurrera eramatea ezinezkoa izango litzateke. Eta horrek ondorio zuzenak izango zituen Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa egoeran bizi diren 83.000 bizilagunengan, haiek baitira zaurgarrienak. Zuen ekarpenak gizarte entitateek kudeatzen dituzten diru-laguntzetara bideratzen dira. Haien bitartez, pertsonen gutxieneko beharrak betetzen dira, kolektibo zaurgarrienen egoera hobetzen duten jarduerak gauzatzen dira, langabeziaren aurkako ekintzak egiten dira, eta, nola ez, adingabekoen beharrez arduratzen dira entitateak.

Nafarroako Gobernuak berriki bidali duen adierazpen batean, gizarteratze proiektuentzako aurrekontua%34igodutela adierazi du. Guk ohartarazi nahi dugu igoera hori hein batean zuen konpromiso eta laguntzari esker etorri dela, baita 200.000 euroko aurrekontu-lerro berri bat sortzea babestu zuten parlamentu-taldeei esker ere, haien bidez pertsonak pobrezia eta gizarte bazterketa egoeratik ateratzea bultzatuko duten politika aktiboak indartuko dira-eta.

Zoritxarrez, %0,7aren bidezko laguntzak bere alde txarrak ere baditu; izan ere,gorabehera politikoek laguntza hori baldintzatzen dute, eta proiektuen egonkortasun eta etorkizunean zuzenean eragin dezakete. Adibidez, iaz ezin izan ziren 16 proiektu (adingabe eta langabetuentzat) martxan jarri, reditu faltarengatik.

Garrantzitsua da azpimarratzea %0,7a hiritarrek borondatez egiten duten ekarpena dela-eta gizarte entitateentzako eta gizarteratze politika aktiboentzako laguntza bat izan beharko lukeela, eta ez ordezkoa, 2011. urtetik gertatzen ari den bezala.

Horregatik, gobernuari galdegiten diogu beharrezkoa dela zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen egoera aldatu nahi izatea, baita horretarako gobernuak kontu-sail egonkorrak esleitzea ere, era horretan programa estrategikoak eta bideragarriak garatu ahal izateko. Gizarte inklusibo eta bidezko baten alde egin dezagun hiritar, gizarte entitate eta erakunde publikoen artean.

BESTE SINATZAILEAK: Amaia Leranoz Madariaga, Sara Gonzalez Santana, Patxi San Martin Arbilla, Iranzu Baltasar Martin, Lydia Almirantearena Larrañeta eta Beatriz Villa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.