Zuzendariari

Idazleok eta delako euskal gatazka

2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal idazleok, euskal gatazkari buruz gutxi eta lotsati hitz egin dugula? Zertaz hitz egin dugu azken urteetan delako gatazkari baino gehiago? Zuzeu blogean agertzen zen zerrenda baino askoz harago doa idatzitakoa. Nire aldetik Ekaitz aroa eleberrian, baina baita, Borrokaren Gorrian autobiografikoan, gatazka bere orokortasunean dago muinean. Eta dozenaka iritzi artikulu, saiakera, eta abar. Hirurogei urtetik gorakoentzat, aldez edo moldez, gatazkak bizi izan gaitu, eta gaitu, eta horren isla besterik ez da idatzitako guztia. Ez gaitezen akonplejatu, publiko jakin betentzat idazten duten horiekiko. Azala behar da euskal idazleok subentzionatuak garela esateko, eta, aldi berean komunikabide nagusien eta boterearen alde lan egiteko. Ondo esanak onartu eta gaizki esanak barkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.