ZUZENDARIARI

Ignacio Gordejuela gogoan

Juan Antonio Urbeltz.
Donostia.
2014ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Donostiatik kanpo nintzela izan dut Ignacio Gordejuela nire Gipuzkoako Dantzen Maisu maitatu eta miretsiaren heriotzaren berri. 1959ko otsailean izan zen, nik hemezortzi urte eta erdi nituela, Jaime Albillosek Goizaldi euskal dantza taldean sartzera gonbidatu ninduenean. Han ezagutu nuen Ignacio Gordejuela, Candido Pujanaren ikasle izandakoa zena, eta berarekin ikasi nituen gure probintziako dantza zaharren lehen mugimendu eta eboluzioak. Garai hartan ohikoa zen zortzi dantzarien taldean, ezkerreko lerroan laugarren tokian dantzatu ohi zen bera, eta berak hutsik utzitakoa neuk hartzeko ohorea izan nuen, gainera. Goizaldi taldean 1959 eta 1965 bitartean izan nintzen, Ignacio Gordejuela eredu nabarmen izanik, Gipuzkoako urratsak eta aldairak marrazteko estiloaren garbitasunean, zorroztasunean eta zehaztasunean.

Gure probintziako dantzak egiterakoan, ohiz kanpoko indar eta dotorezia naturala zeukan Ignacio Gordejuelak, gorputzaren beraren ezarpenetik hasita, gipuzkoar folklorearen izaera pre-klasikoari (eta modu tamalgarrian hainbatetan dantza klasikoaren ondarearekin nahastu dena) ohore egiten ziona. Bakarlari moduan egiten zituen saioak gozamena ziren, bere mugimenduei osotasunean ematen zien hegadari esker: dirdira moduko muriska zehatzak, jirako lasterka zabal-zabalak, biraketa bikoitzeko gurpiletan egiten zituen belaun jirabira amaiezinak, eta lasterkak edo lau-arinak ixterakoan oinak ezartzeko zuen erabateko zehaztasuna, bere baitan dantza ikastaro oso bat zena. Oroimenean ikusten dut dantzan Ignacio Gordejuela. Gure dantza zaharrak eta Sevillan 1642an argitaratutako Juan Esquivel Navarroren Discursos sobre el Arte del Dançado liburuaren irakurketa sakona komunikazioan jartzen zituen Gordejuelaren dantzarako trebetasunak eta jasotako tradizioarekiko fideltasunaren emaitza zoragarriak.

Justiziaz beharrezkoa da esatea azken hirurogei urteotan Ignacio Gordejuela izan dela Gipuzkoako dantzen interpretazio garbienaren bultzatzaile handia. Bihoakio hemendik joan zaigun dantzari handiaren aurrean gure omenaldi pertsonala eta galeraren samina, eta baita Argia taldeko lagunena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.