ZUZENDARIARI

Ikasturtea hasi da, eta dardarka gaude

Maider Vigo Zibiriain.
Iruñea
2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Umeek hasi dute ikasturtea, eta dardarka gaude. Aurreko kurtsoa horrela amaitu zen: hezkuntzako profesionalek hartzen zituzten umeen inguruko osasun erabakiak; guraso, mediku eta bestelako osasun-aholkuak kontutan hartu gabe. Gomendioak arau bihurtu zituzten.

Udan, tabernan, igerilekuan, kalean, mendian... jendea musukorik gabe. Irailak 8, ikastetxeetan, musukoa berriz haurren aurpegiak tapatzen. Barkatu, HHn ez, LHn bai, hara logika! Gauza batzuk aldatu dira: umeek jostailuak parteka ditzakete, hamaiketakoa kanpoan hartu, eta haur hezkuntzako umeek autobusean bakarrik eramanen dute musukoa.

Hori ez da bestelako garraiobideetan gertatzen; hogei familia joan gaitezke billabesan nor bere umearekin, eta 6 urtetik beherakoak ezin dituzte behartu musukoa jartzen; ikastetxeetan, bai. 2021eko iraila, patioan musukoa? Ikastetxe batzuetan bai, besteetan ez. Kalean musukorik gabe ibili gaitezke denok, edozein eremutan, baina ikastetxeetan ez. Badaezpada ere.

Irakasle talde bakoitzak legea nahi edo ahal izan duen bezala interpretatu du. Bitartean gurasoak, irakasleak, langileak isilik... edo hizketan... arauak betearazteko... Ikasle kritikoak egin nahi genituen, haien eskubideen alde eta mundu hobe baten alde arituko zirenak; artalde bat eratzen ari gara (barkamena ardiei eta umeei), artzain batek gidatuta, esandako guztiari men eginez eta otsoaren beldur.

Nor da otsoa? COVID-19a? Hezkuntza Departamentua? Zuzendaria? Ikuskaria? Beste irakasleak? Gurasoak?

Ikastetxeetatik kanpo zenbat langileek ematen dituzte zortzi orduak musukoa kendu gabe? Agian baten batek ez du lanaldi osoan kenduko, baina jasanezina da. Helduok baditugu bideak honi buelta emateko, baina umeekin irakasleak daude esanez «Igo musukoa, bestela...». Bestela zer?

LHko haurrek 09:00etatik 14:00ak arte jarria dute. Zertarako? Positiborik izatekotan gela osoa konfinatuko badute. Guraso batzuk agian iaz lasaiago zeuden, libratzen ziren haien haurrak HHn zeudelako, baina orainzikloz aldatu berri direnean...

Pentsa dezagun gure inguruko umeengan. Beldurra zilegitzat jota eta nork bere neurriak hartzeko eskubideak zalantzan jarri gabe; besteon zoriontasun eta askatasun eskubideak ere bermatu behar dira.

Irakasleak, kexatu zaitezte ados ez zaudetenaz eta gela barruan libre izaten utzi. Patioan animatu haurrak musukoak jaistera, askatasunak legea gaindi dezala! Gurasoak, eman zuen iritzia profesionalei eta intsumisioa gauzatu, zuen haurrak dira, ez beste inorenak.

Hezkuntza Departamentuak egin dezala hidrogela eta ordenagailuak banatzeaz aparte zerbait zentzuduna, eta egin dezala azkar. Irakasleok eta gurasook baimentzen ari garenaizugarria da. Atera gaitezen lozorrotik, gu hartzak izatekotan ikastetxeak kobazulo...

Besarkada handi bat umeen inguruan zabiltzaten guztioi! Haiek merezi baitute!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.