Zuzendariari

Inbasoreak hiria sortu?

2011ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Jakin badakigu historia gaur egungo begiekin interpretatzea arriskutsua dela; baina adibideek erraztu egiten dute gaur bizi dugun egoeratik historia ulertzea. Horietako bat da hau: Pentsa Bush semeak eta akolitoek Irak inbaditu ostean amerikarrek esaten dutela Bagdad-berri hiriburua haiek fundatu dutela eta, gainera, irakiarrek horrela kontatzen dutela bere herriaren historia idaztekoan. Bada horrelako zerbait gertatzen zaigu nafarroi gure herriaren historia kontatzen hastean.

Hori gertatzen zaigu gure hiriak 1200eko konkistaren ondoren sortuak izan direla kontatu eta ospatzen dugunean: Tolosa 1256an, Bilbo 1300ean... Egun hauetan zabaltzen ari dira Olite (Erriberri) Suintilak fundatu zuela baskoien erasotik defendatzeko. Ziur zaudete Olite errege godoak fundatu zuela? Suintila erregetu aurretik (621-631) baskoiak bertan ziren eta. Godoak erromatarren inperioa suntsitzera V. mendean etorri aurretik lurralde horietan baskoien bizitzaren frogak badaude eta. Eta ziur zaudete baskoien erasotik defendatzeko izan zela? Godoak izan ziren inbasoreak eta. 711n, arabiarrak penintsulan sartu zirenean, azken errege godo Rodrigo baskoien hiriburu zen Iruñea erasotzen ari zen eta. Ez gara konturatzen zein erraz irensten ditugun gu inbaditu gintuztenen mezuak eta ikuskerak.

Zergatik ematen diote gure agintariek, abertzaleek barne, hain azkar eta erraz zilegitasuna eta espainiarren interpretazioa godoen aztarnei? Eta zergatik jokatzen dute hain zital aztarna horiek, Iruña-Veleia adibidez, euskaldunonak edo baskoienak izan daitezkeenean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.