Euskarari buruz Patxi Lopezi esanarazi diotena dela-eta, lehengo batean EHUko errektore ohi Perez Iglesiasek artikulu batean hizkuntzek ez dutela eskubiderik esan zuen; eskubideak, hiritar diren heinean, hiztunek dauzkatela. Nahikotxo hedatu den ideia dirudi. Beharbada oker ulertuko nuen, baina esango nuke antzeko zer edo zer ere irakurria naizela inoiz Txillardegiri, baita Sarrionandiari ere, bere azken liburuan. Zertara dator, baina, hizkuntzek eskubiderik ez dutelako hori? Errespetu guztiarekin, hizkuntzen eta hiztunen eskubideen arteko bereizketa egitea inpertinentea da. Aise uler liteke horren zergatia. Gramatika abstraktu bat baino lehenago, hizkuntza bizi bat definizioz giza talde bat da. Eta giza talde baten parte ez den gizakirik ez dago. Honela, «Hizkuntza» esanda, era berean, «giza komunitate» diogu. Eta «giza komunitateen» eskubideak aldarrikatzen ditugularik, «pertsonen» eskubideei buruz ari gara. Eta alderantzizko norantzarako ere balio du: «Hiztun» diogularik, «hizkuntz komunitate» diogu. Eta hizkuntz komunitatejakin bat hizkuntza jakin bat da. Baiki. «Euskararen» eskubideaz mintzo garelarik, «Euskal Herria» diogu. «Euskal Herria» esanda, «euskaldunen» eskubideez ere ari gara. Non dago arazoa? Hain larria al da?
ZUZENKETA: Atzoko alean, 12. orrian, jarri genuen hamar militantek ezkerreko indarrari batzeko eskatu ziotela Aralarri. Bi dira militanteak; beste zortziak militante ohiak dira. Barkamena guztiei.
Zuzendariari
Inpertinente samarrak gara batzuetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu