ZUZENDARIARI

Iruñeko euskalgintza, azaroaren 4ko manifestazioaren alde

Nekane Otamendi Artola
2023ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Euskalgintzaren Kontseiluak manifestaziora deitu du azaroaren 4rako, 17:00etan, Bilboko Euskalduna jauregitik, euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurka.

Iruñeko Euskalgintzak bat egiten du mobilizazio horrekin, eta gogoratu nahi du hamaika arrazoi ditugula Nafarroan horretarako.

Administrazio Auzitegiko Aretoak Nafarroako Gobernuari bere hizkuntz politika egiteko aukera mugatu zion, euskara baloratzeko orduan (2017ko Dekretuaren zenbait artikulu baliogabetu zituen), Euskararen Legeak ematen dion ahalmenaren aurka. Ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak udaletako Euskararen Ordenantzak zalantzan jartzeko aukera izan du.

Udalek onartutako hizkuntz profil elebidunen aurka jo du askotan Nafarroako Administrazio Auzitegiak. Euskara meritu gisa puntuatzearen aurka ere jo du, ordea. Berriobeiti, Antsoain, Berriozar, Atarrabia, Uharte, Zizur Nagusia, Lizarra eta Orkoiengo udalak izan dira horren lekuko.

Eta hori guztia, Euskararen Legeak eremu mistorako aurreikusten duenaren aurka egin du. Beraz, badugu protestarako arrazoi ugari. Nafarroatik ere erantzuna eman behar dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.