Zuzendariari

Karramarroak gara

Zuriñe Urrutia.
Santurtzi.
2012ko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Integrazio ala marginazio bidean gabiltza? Buruko gaitzak dituzten pertsonen elkarte batean lan egiten dut. Askok zentroetara etortzeari utzi behar izan diote, diru-laguntzekin ordaintzen zutena orain ezinezkoa bihurtu zaielako. Hori dela eta, pertsona horiek, gizarteratu beharrean, isolamendua sufritzera bideratzen dituzte.

Duela bi urte, familia barruan gaixo bat zegoenean, senideek diru-laguntzak jasotzen zituzten gaixoaren beharrak asetzeko; gaur egun, berriz, murrizketak direla eta, familiako partaideen soldatak banatu behar dira, diru-laguntzak desagertu baitira. Gainera, senide batek gaixoari laguntza eman ahal izateko lana utzi behar badu, bere poltsikotik ordaindu beharko ditu gastu guztiak, dependetziaren legea hautsi delako eta, horrekin batera, hortik zetozen diru-languntzak.

Familien barruan ez ezik, elkarteetan ere murrizketak egon dira, eta zentroen funtzionamendurako gobernuak ematen zien dirua desagertu egin da. Nola egingo dute aurre elkarteek? Gaixoak zentroetan ilunpean, janari eta jarduera eta ekintzarik egin barik edukiz?

Oso egoera larria dugu. Aurrera egin beharrean, atzeraka doa gizartea, karramarroak bezala. Krisia deitzen den arazoari aurre egin behar diogu, eta beste arazo batzuk sortzen pairatuko dugula uste dute? Boterean daudenen soldatak ikaragarriak dira; hainbesteko diru-gosea izan beharrean, ez al dute pentsatu gizartearen azalean ipintzea? Aberatsek aberasten jarraitzen dute, eta pobreak pobre eta ahulago bilakatzen ari gara. Ipuin amaiezina da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.