Zuzendariari

Krisi ekonomikoa edo energi krisia

Martin Jose Celaya (Sustrai Erakuntza fundazioa).
2013ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Krisia orain dela bost urte hasi zen, eta geroztik, politikariek eta komunikabideek noizbait hazkunde ekonomikora itzuliko garela iragarri digute. Haien aurreikuspenek porrot egin dutela esaten digu errealitateak, eta jendeak jada ez duela konfiantzarik ezta itxaropenik ere haiengan. Gero eta gehiago dira krisi ekonomikoaren sorrera ingurumen eta energi krisian oinarritzen duten adituak.

XX. mendeko 70eko hamarkadaz geroztik, behin eta berriz ohartarazi digute ezinezkoa dela hazkunde honekin jarraitzea, munduak muga fisikoak baititu: baliabide energetikoak, adibidez. Badakigu petrolioaren erdia kontsumitu dugula. Eta orokorrean, petrolioaren eskaria gora doa, edo saiatzen ari da.

Gure kontsumo ohiturak ez baditugu zorrotz aldatzen, prezioak igotzen jarraituko dutela esan nahi du: igoera energian, elikagaien edo beste olio-menpeko produktuetan. Prezio altu horiek sistema ekonomikoaren jarraipena kolokan jartzen dute, sistema hazkunde mugagabean oinarritzen baita. Petrolio upel bakoitzak 90 euro igo denetik, ez dugu hazkunde ekonomikorik izan. Prezioak igotzen jarraituko dutela dio fisikak.

Batzuek dagoeneko iragartzen dute krisi hau ez dela inoiz bukatuko, eta datozen hamarkadetan deshazkundean jarraituko dugula. Sustrai Erakuntzatik uste dugu gure eskuetan dagoela nola egin: orain arte bezala, gure borondatearen kontra eta egoera nahasi batean, edo deshazkundea kontzienteki eta modu ordenatu eta planifikatu batean. Hor dago gakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.