Zuzendariari

Laga ditzagun trankil zezenak

Olatz Etxeberria.
Eibar.
2013ko urriaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Animaliak, gizakiak bezalaxe, bere ingurumen propioa dauka, eta hortik ateratzen ditugunean lekuz kanpo daude. Zezen bat kale erdian jartzen badugu, lekuz kanpo dago; horraino denok ados, ezta? Pertsona bat baso erdian egotea ez da arraroa, baina esaten badizuet pertsona hori bakarrik dagoela zezen adartsu baten aurrean? Ziur aski mugitu ezinik geratuko da, ikaratuta, kale erdian zezena bezala. Zezenak plaza erdian edo gure kaleetan askatzen ditugunean, antzeko sentsazioren bat izango dute. Koitaduak.

Gizarteak dituen ohitura batzuek ez dute zentzurik egun, horien artean daude zezenen inguruan ditugun ikuskizunak. Beste usadio batzuei agur esan diegun bezala, honi ere agur esan beharko genioke; badakigu ohiturak ohiturak direla, baina eguneratu egin behar ditugu, bestela, pentsa dezakezue zelan biziko ginatekeen orain lehen gaueko eskubidea desagertu izan ez balitz? Pentsatze hutsak zirrara eragiten du… Bada, berdina gerta daiteke zezenekin; laga ditzagun trankil.

Eibarren zezenketak desagertzeak onura asko ekar ditzake eibartarrentzat herriaren erdigunean urriak diren toki libre eta lau garrantzitsuenetariko bat eskuratuko genuke: zezen-plaza. Etekin handiagoa atera beharko genioke; adibidez, estali egin daiteke bertan hainbat jarduera emateko. Horrela, gure txikiek esparru estali bat edukiko lukete, egun euritsuetan, aterpean, busti gabe. Lehentasuna eduki beharko luke biztanleriak duen gabezia bati irtenbidea aurkitzeak zezen-plaza etekin barik bertan izateak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.