ZUZENDARIARI

Liztor asiarra

Jose Javier Iraeta Arsuaga.
Zaldibia.
2014ko urriaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gehiengook entzungo genuen liztor asiarra zer den, erleen etsai eta erle-jalea. Ez da denbora asko geure artean azaldu dena, baina daraman martxan, gure artean kalte izugarriak egingo dituen zomorro beldurgarria da. Eztizaleok garbi daukagu ahal den guztia egin behar dugula liztor horien aurka, zabaltzen ari baita bazter guztietan. Garbi daukat borondate hutsez egiten zaion borroka ez dela nahikoa.

Eztiaren onurak jakinak ditugu, baina bukatuko zaizkigu ez badiegu erleei laguntzen, eta beldur naiz ez ote zaigun gertatuko, beste zenbait izurrite bezala, borroka galdu bat, hain zuzen, arratoiekin eta beste zenbaitekin gertatzen den bezala.

Esan bezala, oraingoz, liztor asiarraren aurkako borroka ez da nahikoa. Eztizale batzuk borondate guztiarekin daramaguna ez da nahikoa, ezinbestekoa daAdministrazioa borroka horretan murgiltzea, bestela, dudarik ez, denborarekin gogoratuko gara, liztorrarenIZURRITEA gertatzen denean eta arazoari bueltarik ezin emanean gertatzen garenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.