Donostia

Marxismoa aprobetxatzeaz

2025eko apirilaren 30a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Hamaika bider ondorioztatu dut ezinezkoa dela humanoki teoriarik unibertsal bihurtzea, adibidez: beti egin daitekeelako hobeto. Beraz, marxismoa ere partikularitatea da, oso interesantea politikan injustizien kontra, moral handia ematen duelako. Baina teoriak infinituan amaitzen ahal diren arren, sekula ez da iristen teoria bat infinitua aktora, hori bakarrik Jainkoak ahal du. Eta hori gertatzen da hemen ere. Jainkoa kenduz galbidean jartzen da marxismoa. Ez da egia Marxek zioena, hau da, guk eginen genuela Jesusek agindutakoa.

Hala ere teoria marxista aplikatzen bada nazio gaizto batera, badaiteke, okerrak ikertuz gure teorian, ez delako unibertsala, badaiteke aurrerapen handia ere egin (Frantziako Iraultza). Eta aipatutako nazioa, balazta kenduta, aurrerapen bidean jarri. Eta Herria Iparraldeko, frantziapeko, astekarian dioten moduan: iraultza beharrezkoa bada «jesto guttiz» ere burutu. Normalean, hala ere, erreformismoa da hoberena. Eta klase ertaina nagusi bada ezinezkoa da iraultzarik (Lenin, Carrillo, Fraga Iribarne eta hola). Aristotelesek ere gomendatzen dio tiranoari amore ematea ekidin nahi bazuen iraultza. Erreboltak  daudelako kultura orientalean bistan dagoenez. Erraz konprenitzen den moduan ezaugarri da kultura orientalekoa.

Katoliko laiko bezala nik eskatuko nuke, analisi marxistaren estudiotsuei erlijio askatasuna defendatzea. Hor baitago unibertsaltasuna, erlijioetan, katolikoan batez ere. Eta arrazoia da hor mundu honetan (testiguei jaramon eginez) mirariak egiten dituelako Jesusek, signoak, eta horiek analizatuz, estudiatuz, unibertsaltasuna aktoan, dibinitatea deskubritzen dugu. Eta asko dago konbertitua kristautasunera. Jainkoak agindua du zerua ondo portatzen direnei, Berari obeditzen diotenei. Maitatzen dutenei.

Laburbilduz, teorietan badaude egiak (Verboaren haziak) nahastuak faltsukeriekin, beraz, marxismoan dauden egiak aprobetxatzea proposatzen dut. Mundu honetako politika materialean. Marxismoa, duen Verboaren haziagatik, nik zientzia politikoan klasikotzat ipintzen dut.

Denon hoberako izan dadila, Basarrik zioen moduan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.