Zuzendariari

Mendi tontorrera

Ibon Goieaskoetxea Arronategi eta Aitor Artetxe Rodriguez.
2011ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espetxean zarata askoentzuten ditugu. Krisketa hotsak, angustia alarauaketa negarrak ere bai.

Tarteka kantuak heltzen zaizkigu, eder eta indartsuak batzuk, itsas-lamienkantuen moduko bestehainbat, baina adi, deibakar bati gaude adi: irrintziari.

Urruti daude sarraskiespetxeak, baina gutakoedonork, eguzkira tentuz,itsutu gabe begiratuz, instant batean esango dizu «handik dago Euskal Herria...» eta jarraian, «barruan daramagu Euskal Herria!».

22an badago zer egin.

Hortzak eta ukabilakestuturik, bekokianbarroteen marka geldituzaigu hara, eguzki aldera, sabelean amorrua eta bihotzean sua, zegako leihotikgure herrira begiratuz. Baina 23, 24, 25ean izango dirakontuak, bihar eta etzi,gaur eta atzo izan diren moduan, beti hortzak etaukabilak estuturik, paretak suntsitzeko benetakoorduan.

Kontua ez da odola gerturik edukitzea, baizik eta mendi tontorrera igota ikurrinaeramatea.

Ohikoen artean «gora!»zintzo, indartsu eta ausartibakar batek laburbiltzen ditu gure helburuak, eta horrekin, eta zarata guztien gainetik, irrintzi bakar horrek garamatza, ikurrinaren atzean menditontorrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.