Zuzendariari

Nori eta Azkunari

Otxandio.
2014ko otsailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zintzoa izango naiz; erabat muturtuta nago. Frankismoaren benetako esanahia beste behin ere hitz bakar batera murrizteko oraingo honetan Bilboko alkateak eginiko ahalegina iraingarria da oso; izan ere, erabat esanguratsua da herri honetan oraindik ere indarkeriaren presentzia edota arrazoi etnikoak direla-medio askok pairatzen jarraitzen duten bereizketa. Tamalgarria da, beraz, bizi garen garai hauetan, aditzea giza eskubideen alde borrokatzen diren erakundeak barregarri uztea lortu izan duten Bilboko udaletxeko hainbat ordezkarik frankismo garaiko alkateen margolanei denbora eta giza baliabideak eskaintzen dizkietela.

Frankismoaren aurka jarrera irmorik azaldu ezean status quo egoera bat iraunaraztea ahalbidetzen da. Ondorioz, alferrikako lana da herritarrei sinetsaraztea alkateen margolanei dagokienez egindako proposamena apolitikoa eta inpartziala dela. Herritarrok diskriminazioa ahalbidetzen duten egiturak mantentzen lagun dezakegu. Baina hautua zapalkuntza eredu horiek mantentzen jarraitzearen edota horien aurka gogotsu borrokatzen jarraitzearen artean egongo litzateke.

Idatzi hau, bide batez, Euzko Alderdi Jeltzaleari aholku bat emateko baliatu nahiko nuke; batzuetan, aurpegia garbi mantentzen jarraitzeko hanka-sartzeak onartu, eta «barkatu, Azkuna jaunaren asmoak ez datoz bat alderdiaren nahiarekin» bezalako adierazpenak lagungarriagoak izan litezke, frankismoaren inguruan aritzeko, nori eta Azkunari askatasun osoa eman beharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.