ZUZENDARIARI

Oi, Baldorba! Arartekoak Orbaibarko Batasunari

2022ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Halaxe gomendatu zion Arartekoak, aurtengo irailaren 2an: «Orbaibarko Zerbitzuen Batasunari gomendatzea har ditzala herritarrek Administraziora euskaraz zuzentzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak».

Sei lanpostu daude Orbaibarko Zerbitzuen Batasuneko plantilla organikoan, eta bakar batek ere ez du profil elebidunik, eta bakar batean ere ez da aipatzen euskara jakitea merezimendu denik. 2017an batasun horretako partaide diren Garinoain, Puiu eta Untzue eremu mistoan sartu ziren. Hala ere, Batasunak ez zuen neurririk hartu arlo horretan. Hala, kexa jarri genuen. Orbaibarko Batasunari entzun ondoren, aipatutako gomendioa eman dio Arartekoak. Orain, espero dugu Arartekoaren gomendioa betetzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.