Zuzendariari

On Pako Aristi jaunari

Josu Iribar.
Zarautz.
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Izango dira aste batzuk urte luzez ohi zenuen bezala, igande goizeko mezatan organoa jotzeari utziko zeniola iragarri zenuela. Ez genekiena zen, organoa jotzeari utzi eta pulpitutik sermoiak botatzen hasiko zinela, igandea bai eta igandea ez, hain zurea duzun apaiz tonu horretan, independentista bekatarien aurka. Eliza eta harekin loturiko oro behin betiko utziko zenuela uste genuenean, haren gaitzik larrienak hartu dituzu gure kontra aritzeko.

Bekatari eta inozoak gu, Amaiurren apustuan sinetsi eta sinesten dugunak. Koitaduak Espainiako legeen menpeko Kongresu, Foru Aldundi, Udal eta bestelako erakundeetatik, euskararen, langileen eskubideen, nekazarien, ingurumenaren, ikastolen eta beste herri eredu baten alde lanean ari garelako. Gaixoak gu, deabrua (Espainia) elikatzen eta balioztatzen ari garelako horrela, eta ez beste ezertan. Nafar txarrak, gu, Gaztelak forua emaniko herrietan bizitzen jarraitzen dugunak.

Barka ezazu gure ergelkeria, On Pako Aristi jauna, oraindik eguneroko lanean sinesten baitugu; baina barka iezaguzu, batez ere, zu bezala abertzale puru eta moralak ez izateagatik. Liburuz liburu eta artikuluz artikulu jarraitu izan zaitut, baina egia esan, gehiago estimatzen zintudan organoa jotzen zenuenean, sermoiak botatzen hasi zarenean baino.

Hiru avemaria esango ditut, nire bekatuengatik eta herri hau egunero-egunero aurrera eramateko tentaldian erortzeagatik, eta egin bedi zure nahia, periodikuetan bezala, lurrean ere, On Aristi jauna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.