Egun, ikastolak ikasle gatazkatsuak saihesteko gune kamuflatuak dira, ez dute euskal gizartearen aniztasuna ordezkatzen baliabide ekonomiko edo jatorrikoei dagokienez. Are, segregatu egiten dute, ikusi besterik ez dago Goierrin gertatzen ari dena, eta segregatzea arrazakeria da.
Ados gaude bere garaian ikastolak izan zuten funtsezko rolarekin, baina aspalditik sare publikoak ikastolak baino gehiago euskalduntzen du. Ikastola pribatuak, edo eufemismo erabiliz kontzertatuak, euskal burgesia berriaren esparru bihurtzen ari dira. Burgesia horrek osasun zerbitzu publiko bat eskatzen du, Osakidetza, baina poltsikoak eskola pribatu bat ordaintzeko ematen dio, seme-alabak eskolara mairu eta sudaka gehiegi gabe joan daitezen. Hori justifikatzeko, ereduak, autonomia eta bestelako aitzakiak aipatzen dira. Kooperatiba gisa egituratuta daude ikastolak, baina irakasleen soldatak eta funtsezko gastuak zerga publikoekin mantentzen dira.
Zein da Finlandia bezalako herri baten eraikuntza nazional, kultural, hizkuntza eta berdintasuneko arrakasta? Hezkuntza publiko indartsu bat.
Ikasteko prest?
ZUZENDARIARI
Onintza Enbeita eta ikastolak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu