ZUZENDARIARI

Portuari isuna noizko?

Lezo
2014ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Gaurko egunkarian irakurtzen ari naizen berriak bultzatu nau hitzok idaztera: hau da, Gasteizko udalak Kutxabank zigortu omen ingurugiro-arautegia berariaz betetzen ez zuelako. Oso ongi, baina zergatik notizia? Herritar xumeok legea betetzen ez dugunean eta isuna ordainarazten digutenean egunkarietako berria izaten al gara? Ez, ordaindu beharra eta kito! Hurrengorako eskarmentatuta.

Eta horrela ari naizen honetan leihotik begiratu dudanean, horratx! non ikusten ditudan kamioiak estali gabe beste behin eta hauts zuri batez (kaolina segur aski) portutik kanpora ateratzen!

Oarsoaldean eta Lezon bereziki kai inguruan bizi garenok egunero nozitzen dugu Portuaren kaltea: itsasontzien deskargak direnean hauts madarikatua, ondoren garraioa, kamioiek hautsa edota zama estalita eraman behar izatea arautegiak horrela dioelako baina garraiolariak gorrarena egin eta dena isuriaz joatea errepidean zehar, edota bestetan autoak garraiatzen duen trenaren zarata, dena da kaltea.

Izugarri larria da ingurugiroari eta guri, bailarako biztanleoi, Portua egiten ari zaigun kaltea, baina orain arteko kexa eta telefono deiak alfer-alferrik izan dira.

Gure osasunarekin jolasean ari da Portua eta, bidenabar, garraiolariak ere bai, kamioiak estali gabe hauts guztia barreiatuz daramatzatenean. Eta arnasten dugun airea baldin bagara, ez gaitezen harritu hainbeste asma eta minbizik jotako gaixoen kopuruaz. Osakidetzak izango ditu datu zehatzak.

Beraz, neurriak hartzeko garaia da. Lan-arauak betetzeko dira. Lan-inspekzioa non dago? Ingurugiro Saila non dago? Arauak betearazteko ardura zuena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.