Zuzendariari

Printze baten mespretxua

Clara Wolfram Perez.
2011ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Loriarako unea lortu duzu» erantzun zion Espainiako Erresumaren printzeak hitz politikoak erabili zituen emakume gazteari, Feliperentzat hain ezohikoa izango zen unean. Posible al da emakume gazte batek ideia politikoak izatea, eta, gainera, kontrako iritzia duten gizon batzuen aurrean horiek adieraztea? Monarkiaren harem-etan hori ez da sekula gertatu!

Osakidetzan bezala, nire auzoko harategian itxaron behar dutenentzako Monarkiaren txokoa dugu, aristokrata guztien argazki bildumak biltzen dituzten aldizkariak, alegia. Monarkiaren inguruan dakidan guztia han ikasi dut. Monarkiarentzat emakume gazteen existitzeko zergatia zera da: ederrak eta irrifartsuak agertzea, arropa arinak baina garestiak erostea, eta soilik beraientzako sortutako mundu «esklusibo» batean bizitzea. Batzuk mundu inklusiboa amesten dugu, baina beraiek ez dute aukerarik izan horrelako ideia bat dastatzeko. Laura Perez Ruanok aukera hori eman nahi izan dio inoiz metroa edo autobusa zapaldu ez duen printzeari. Baina argi da Laura Perez Ruano ez zela printzearen eskemetan andre «onargarri» bat. Ez zion irrifar faltsu bat oparitu, eta ez zituen belaunak flexionatu eta lurrera begiratu, printzeari bere bular ederren bista eskaintzeko. Eta ziurrenik jende askok konpartitzen duen ideia politiko begi-bistakoa adierazi zuen: noizko izango dugu aukera gure lanaz modu absurdoan bizi diren jauntxo eta anderetxo horiek gainetik kentzeko?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.