Nola paranoia eduki nuen ezkerrarekin mania bihurtu zait katoliko izanik ere sozialista naizela esatea, eta oraingoan azalduko dut zein den nire politikaren marra nagusiak. Errukizko aktoetatik hartua da nire politika ezkerrekoa, hala nahi bada erratea.
Miserikordiako zazpi obra espiritualak: erakutsi ez dakienari, aholkua eman behar duenari, korrejitzea konfunditzen dena, barkatu injuriak, konsolatu tristea, eutsi pazientziarekin, erregutu biziak eta difuntuen alde.
Miserikordiako zazpi obra korporalak: bisitatu eta zaindu gaixoak, jaten ematen goseak denari, edaten ematen egarriak denari, peregrinuari posada ematea, jantzi larru hutsik dagoena, kautiboa erredimitzea eta lurperatu hildakoak.
Horiek dira nire lehen printzipio sozialistak. Hori da politikan defendatzen dudana, hasteko.
Eta nik honekin argi lagatzen dut zein diren nire idea politikoak, nola sozialismoa eta katolizismoa bat etorri daitezkeen eta oso errez. Aspektu batzuetan diferentziak izan arren.
Baina gehiago ere badut, hauxe antropologiatik hartua, proposatzen dut kanbio kulturala, eta joera metatzailetik joera redistributibora igarotzea. Aldaketa delikatua dena eta konplikatzen ahal dena. Baina onurak dakarzkiena duda barik.
Erreformismoa defendatzen dut nire politikan. Jakin badakit krisiak izaten ahal direla, gizonak eraginak edo naturak eraginak. Erreformismoa ulertzen ahal da erdiko neurria defendatzean. Bakea nahi da. Orain ez da garaia iraultzarako, eta Leninek bazioen nola iraultzarako garaiaz kanpo ezkerra erreformista izan behar zela. Eta hori buru minimo duenak badaki, ez da behar Leninik horretarako. Adibidez, zentzuna handia zuen Aristotelesek bazioen gomendatzen tiranoari iraultza ekiditeko amore emateko. Hori ulertzen du edozeinek.
Roman Garmendia.
ZUZENDARIARI
Sozialismo katolikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu