Larunbatean eskolako whatsappa ez zen isiltzen. Lehenengo lankideak deia jaso eta hurrenari deitu zioten arte, minutu batzuk baino ez. 55 urte baino gutxiago zuten ia guztiei abisua eman zieten txertatzera joateko. Gasteizko Udal Haur Eskoletako hezitzaileak eta Haurreskola patzuergokoak ere txertatzen ari ziren. Barregura ematen zigun txortaketaren promesa, benetako txertaketa bihurtzen ari zen. Baina txertaketaren antolatzaileak ez dira oso zuhurrak izan, eta aurreikuspenik ezak hezitzaile asko etxean utzi ditu, gaixotu baitira.
Azkenean guztiok ohean bukatu dugu. Txortaketarekin halako zerbait espero ahal genuen: guztiok ohean. Txertoarekin ere ohean bukatu dugu: batzuk gaixorik eta besteak neka-neka eginda, gutxiren artean ume gehienak zaindu behar izan baititugu.
Alea iacta est, baina bigarren dosia falta zaigu. Horregatik, txertaketa antolatzen dutenei eskatu nahi diet bigarren dosiaren txertatzea ez egiteko hezitzaile guztiei aldi berean, izorraketa bihur ez dadin. Eta barka existitzen ez den hitz bat asmatzeagatik, baina egoerak nahikotxo izorratu nau.
ZUZENDARIARI
Txortaketa, txertaketa ala 'izorraketa'?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu