Andoaingo herria amesgaizto batean murgildua dago azken egunotan. Deitu gabe etorritako kaputxadun batzuek Urtzi Azpiroz herritarra bahitu baitigute.
Urtzi ez da edonor, herri honekin konprometituta dagoen gaztea da, eta horregatik izan dute jomugan. Andoaindar askok ezagutu du futbolean jokatzen, herri mobilizazioetan, gaztetxeko ekimenetan edo parrandan. Azken finean, herri honi bizitza ematen saiatu den herritarra izan da. Hori da batzuek, betikoek, jasan ezin dutena, eta hau izan da beraiek eman dioten eta eman diguten erantzuna: errepresioa eta kriminalizazioa.
Hori nahikoa ez, eta jada Euskal Herriko zein Espainiako hainbat komunikabidek eta ordezkari politikok lotsarik gabe epaitu, eta beraienhelburu propagandistikoetarako erabili dute Urtziren atxiloketa.
Hala ere, amets-hiltzaileen zoritxarrerako, Urtzik azken urte hauetan egindako lanaren emaitza eta erakusle dugu Andoaingo herria eta herritarrak ematen ari diren erantzuna.
Hori guztia dela eta, Urtzi lehenbailehen gure herrira eta gureganaitzul diezagutela exijitzen dugu.
Horrekin batera, Andoaingo gaztetxeko asanbladatik,gure elkartasuna adierazi nahi diegu azken egunetan hainbeste sufritzen ari diren bere senide, laguneta gertuko guztiei.
Urtzi Andoainen nahi dugu! Urtzi gaztetxean nahi dugu!
Zuzendariari
Urtzi Azpiroz gaztetxean nahi dugu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu