Nikaraguako egoerari buruz horrelako sententzia botatzen duzu lasai ederrean: «Gaur egungo euskal ezkerretatik ez daukagu inolako autoritate moralik kritikatzekoedota aholkuak emateko etikari, garapen ekonomikoari, gobernagarritasunari, demokraziari edo justiziari buruz».Horrelakoak irakurrita, ez da harritzekoa zapatistek Askapenekoekin harreman guztiak apurtu izana.
Ez naiz inor, gai honetan, eta besteetan, euskal ezkerraren izenean hitz egiteko, baina nire izenean gogoratu nahi dizut garai batean antzeko iritziak entzuten genituela estalinismoa defendatuz; edo Gaddafi, Milosevitx eta antzeko satrapak babestuz; eta, gaur egun ere, geopolitikaren irakurketa maltzur batekin, Al-Assad, Ortega eta enparauei aurpegiak garbituz.
Zu bezalako ezkerrak ez du etikarik ez lotsarik oposizio osoa kartzelatu duen erregimen bat zuritzeko. Dena den, gu ez bagara nor gaurko FSLN kritikatzeko, ez duzu ukatuko sandinista ohi askok badutela arrazoirik eta legitimitaterik, Gioconda Bellik, esate baterako. Hauexek bere hitzak: «Nikaraguako garai honetako ezaugarria krudelkeria da, errukirik eza. Ortegak eta Murillok 39 pertsona dituzte kartzelan. Buruzagi politikoak, liburuak, mantak eta janaria edukitzen uzten ez dietenak, elikatu gabe dauzkatenak eta kanpora ateratzen ez dituztenak. Zenbat jasaten duzu zeure buruarekin egoera horretan?».
Eta azalduko didazu, aipatzen duzun «la flor mas linda de nuestro querer» abesten zuen Carlos Mejia Godoy zergatik dagoen erbestean?
Arrazoia du Giocondak ezkerreko zenbait alderdi edo talderi buruz dioenean: «Ezkerrak arazo larri bat du: Amerikako hegoaldeko ezker batzuek, eta batez ere Ipar Amerikako ezkerrak, ez dute zer gertatzen den ikusi nahi». Zeuen kasuan bete-betean asmatzen du. Ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duena baino.
ZUZENDARIARI
Walter Wendelin jauna, ez nago ados
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu