ZUZENDARIARI

Xalbador, Xala... frantsesak

Anttonmari Aldekoa-Otalora.
Iurreta.
2016ko martxoaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dakit memoria ahulekoak ala hipokritak garen.

Xalbadorri txistuak jo genizkion frantses horrek aurrea hartu zigulako bertso txapelketan. Beroaldia momentukoa izan zen, ez besterik. Berehalako batean, agudoan txaloka hartu genuen. Omenaldiak ez ziren falta izan. Bere kantatzeko trantzea eta abesten zuen olerkia... Gure txistu buila hor gelditu zen sekulakotz. Baina hori guztia 1967an zen, gure egunsentiaren aitzinetik.

Harrezkerokoak ditugu Zenbat Gera, herrigintza, mugarik eza, guztiok gara euskaldun, anaiak gara, Udalbiltza... Hainbat eta hainbat mugimendu eta ekitaldi, hainbat eta hainbat elkarte Euskal Herri osoan.

Sebastien Gonzalez eta Ives Salaberri Xala, ezker paretan pilotan jokatzera ekarri genituen gure artera. Artea eta dotorezia, finezia sartu izan zuten gure frontoietan.

Moldez ezkerrak izanik, txapelak janzteko eskuma ere abileziaz erabili izan dute. Pilotan bikain jokatu dute. Eta horretaz guztiaz gain, komunikabideen aurrean frantsesez, gazteleraz zein euskaraz hitz egin izan digute. Gure besteokzenbatek hiru hizkuntzetan?

Geurean, euskaraz guztiok bai, egiten al duzu den-denak eta esparru orotan euskaraz?

Duela x urte Gonzalez, eta oraingoan Xala gure artetik barreiatuak izan dira.Frantsesak dira eta, badakizu, gurera ez dira moldatzen, gerriko minak, lunbalgiak... beste erritmo batera ohiturik daude, badakizue... europarragoak ote dira agian?

Ala ez ote gara gu geu ustez baino espainolago baskismo folklorikoz jantzita?

Xalbadorrekin ez genuen asmatu eta harri berean estropezu egin duguXalarekin.

Gure subkontziente espainolean gabatxotzat ditugu.

Aupa Xala!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.