Zuzendariari

XXI. mendeko inkisizio espainiarra

Odei Gezala.
2011ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
500 urte ez dira nahiko nazio baten botere nukleoa aldatzeko eta kontserbadurismo nukleo hau bere baitan mantentzeko ahaleginetan bakarrik jorratu bada, are gutxiago. Ez dago ezberdintasun handirik espainiar inperioak Nafarroan egin zituen sorgin ehizetatik, gaur egun euskal sena mantentzeaz arduratzen den mugimendu bakarrari egiten zaion jarraipen polizialaren artean. Helburua berdina da, hots, euskal sena suntsitzea. Francok euskara erasotu zuen desberdintzen gaituen sustraia ahultzeko. Beranduago erresistentzia mugimenduekin batera berpiztu egin zen arren, Nafarroan bere lekua berreskuratzeko mugak aurkitu zituen. Baina ETAk bakearen bidetik armak uzteko konpromisoa erakutsi duen marko berrian, estatuen bide errepresiboa ibilbide motza du. Argi dago errealitate sozial berri honek estrategiarik gabe harrapatu dituela alderdi asko eta denbora beharrean daudela bidea aurkitzeko. Baina zein izango da haien jokabidea? Estrategia eta bidea aurkitu dutenak jazartzea? Orain Bilduren aurka egin nahi dute batzuek, polo subiranistaren eraikuntza ezeztatzeko. Badirudi oraindik ez direla ohartu gure bidea hauteskundetatik haratago doala eta ilegalizaziora berriz jotzen badute, aktibazio soziala eta tsunamia handitzea lortuko dutela. Duintasun eta izpiritu judizial apur bat izango balute Sortu legeztatuta egongo zen, baino badirudi baten batek inkisizioa nahiago duela. Zenbat jarraituko dute suarekin jolasean? Gu Sortu eta Bildu gara dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.