ZUZENDARIARI 

'Zaindu ditzagun haurrak!'

Iurreta.
2016ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Maite Larburuk Bachen Pasioa San Mateoren arabera-ri egindako kritika irakurri diot igandean BERRIAko Lauhazka sailean. Pasioz eta bihotzez idatzia. Beroa. Biluzia. Egungo erlijiokeriari, laiko-keriari,-laiko-eriari-, men egiteke, Bachi zor zaion maisutasuna aitortuz eta Reinbert De Leeuw ateo mistikoarenganako bere zuzentzeko era miretsiz.

Maitek igandeko Nasa-n idatzitako iritzian kontatzen digunez «pasio sukarra muturrekoa baita Holandan, urtean behin elizak bete-beterik ageri dira Holandan; ez Jainkoarekiko sinesmenagatik, Bachekiko sinesmenagatik baizik». Gu, aldiz, frontoian, la roja-koei so edo bodegaren baten ataurrean kea dariola. Tomas Luis de Victoriaren Nocturnoak ikus-entzuteko eran eskaini izan den kontzertu entzuleak sektatzat arbuiatuz. Ai gure kultuon kultura...

Bachek bere Pasioa-n «haurrek kantatzen dituzten hitzak beltzez ez eta gorriz idatzi zituen eskuizkribuan», eta Reinbert ateoak koruen eta orkestraren bolumena entzunezineraino jaitsiarazi zien, «zaindu ditzagun haurrak» esanez.

«Jainkoak musiko bat esleitu behar balu, Bach aukeratuko zukeen, Jainkoa bera musikoa balitz Mozart izango zen», entzuna dut hor nonbait. Maite Larbururen kritika indartsua, beroa eta amodioz betea hemerotekan duzue, eta oldozteko baliagarri dugulakoan irakurtzera gonbidatzen zaituztet.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.