Zuzendariari

Zarauzko hezeguneen eguna

Zarautz.
2014ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bihar, mundu osoan Hezeguneen Eguna ospatuko da. Egun horren harira, ospakizun handiak antolatu beharko lituzke Zarautzek, hirigunearen zati handi bat hezeguneen gainean eraikia edukitzeaz gainera, hezeguneetako erriberetatik jan baitu belaunaldi askotan herriak.

Gauzak aldatzen ez badira, Zarauzko herriak Ihidieta eta Astiko hezeguneak ere hondatzen ikusiko ditu, urbanizatzen eta asfaltatzen. Ospakizunen ordez hiletak antolatuko dira, agian, laster.

Aste honetan Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak ehun orri inguruko txosten bat igorri die herriko udal-talde politiko guztiei eta maila goragokoEAEko erakunde guztiei, azken 28 urte hauetan errebindikatzen duen Erriberetako Parkea aldarrikatuz, eta, batez ere, Ihidietako eremua naturalizatzeko eskaera irmoa eginez.

Momentuz, Ihidietaren urbanizazioa gelditua badago ere, Ihidietan industria gune bat egiteko planak oso aurrera etorrita daude. Gurpilak beti aurrera egingo du, horretan ardura duten erakundeek kontserbatzeko borondatea eta erabakia hartzen ez badute.

Ea datorren urteko Hezeguneen Egunean poztasun handiagoa irradiatzen dudan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.