ZUZENDARIARI

Ze nezesidade?

2022ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Bagatoz berriro matrakan XX. mendearen bukaerako Mutrikuko proiektu batekin. Urteak dira hondartzaren morfologia aldatu zela, dikea eraiki eta oraindik inpaktu anbientalik gabeko maremotrizaren ondoren arrantza portua kirol-portu bilakatu zela. Eta gaur da eguna proiektu hori, 2001ekoa, eta 2003ko Portuaren handitze proiektua osotasunean onartua dagoena Mutrikuko Udaleko plenoetan, behin eta berriro; hau da, bere osotasunean indarrean dago. Baina aldaketak datozkigu...

Oraingo dikearen luzapenak berriro kolokan jartzen ditu ahoz aho darabilgun energia larrialdia eta klima aldaketa... Mutrikurako aisialdirako arnasgune garrantzitsu bat zertan geldituko da dikea bere osotasunean bukatzean? Geoparkea eta Flyscharen izendapena hurrengo hamar urteetarako baliogarriak badira, posible da berriro obra erraldoiarekin jarraitzea Geoparkeko eremu babestu honetan?

Europako Next Generation izeneko diru laguntzekin ordainduko da dikearen luzapena, beste udal batzuk diru hauetariko batzuk gazteentzako lanpostuetarako bideratu dituztenean, zilegi al da berriro porlanerako dirutza handi bat erabiltzea? Eusko Jaurlaritzaren kontraesanak itzelak dira, berdintsu gertatzen da Mutrikuko EH Bilduk eta EAJk adierazten dutenean dikea luzatzeko eta gero-gerokoak, ikusiko dela zer erabilera emango zaion. Baina zertarako? Ze nezesidade? Gutariko edonork, adibidez, etxean obraren bat egiten dugunean argi daukagu zein den obraren helburua, zertarako hasiko garen obretan. Hemen ez, auskalo!

Horregatik, dikea ez luzatzeko berme bakar bezala ikusten dugu piszina naturala, Danbor inguru guztiak itsasoz zein lehorrean —bai Mollaberrirantz baita Dikerantz ere— ezagutzen ditugun bezala jarraitzeko. Erabakitze eskubidea gure esku dago!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.