Josean Galera Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordeari egin zioten elkarrizketa bati buruzko gogoeta batzuk egin nahi ditut. Elkarrizketa horretan, Eusko Jaurlaritzak arestian onartutako hondakinen planaz hitz egiten zuen. Plan horretako alderdi batzuk Gipuzkoako errealitatearekin alderatuko ditut.
Elkarrizketan, jendeak gehiago birziklatzeko kontzientziazio-kanpaina aipatzeaz gain, ia ez zuen neurririk zehaztu. Momentu zehatz batean urtean pertsonako 50 hamar kilo hondakin gutxiago produzitu beharko dela esaten zuen arren. Hori ez da nahikoa Gipuzkoarako. Hona adibide bat: Eusko Jaurlaritzako planaren arabera, bost urtean bereizte-tasa %75 igo behar da; hori gertatuko balitz, EAEko bereizte-tasa orokorra bost urtean %17 igoko litzateke, hau da, %38tik %55era. Gipuzkoan, berriz, zenbait herritan edukiontziak erabiliz, hilabete eskasetan, Eusko Jaurlaritzaren planak bost urtean lortu nahi duena bider bi lortu da; besteak beste, Tolosan bereizte-tasa %32tik %70era pasatu da; Arrasaten, %33tik %77ra, eta Elgetan %40tik %80ra igo da. Sistema asmatuta dago; zertarako hainbeste buelta?
Emaitza horiek lortzeko, txip bidez mugatu dituzte errefus eta materia organikoen edukiontziak. Beraz, borondatea nahikoa da gai honetan Europar Batasunetik datozkigun araudiak betetzeko. Denek behar ditugun errekurtso eta baliabideak alferrik galtzea zeharo penagarria iruditzen zait. Beraz, elkarrizketan zioen Europako araudiak —epe finkoa dutenak— noizbait bete behar direla esatea onartezina da.
Atez ateko sistema erabiltzen ez duten herri askoren emaitza ezagututa, ez dago aitzakiarik birziklatze-tasa erdipurdiko bihurtzeko, hau da, %30etik %55era igotzeko; ilun batzuengatik gertatuko da hori.
ZUZENDARIARI
Zergatik galdu baliabideak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu