Zuzendariari

Zoru etikoa

Otxandio.
2013ko irailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Falangearen berebiziko zintzilikarioa. 1975. urtean, Francisco Franco diktadoreak Jorge Rafael Videla Argentinako komandante jenerala izandakoari oparitutako urrezko pistola. Orain dela 40 urte Augusto Pinochetek burututako balentriak arrazoitzen dituen oroigarria. Peru eta estatu espainolaren arteko elkarlan emankorraren ondorioz, euskal autonomia erkidegoko polizia buruak 80ko hamarkadan herrialde andinoaren barne ministroari ordainetan emandako zilarrezko plaka distiratsua. Limako urre museoan behatu daiteke hau, munduko arma bilduma garrantzitsuenetako batekin batera.

1973ko irailak 11. Legebiltzar bat era demokratikoan eratzearen ametsa zeinen hauskorra izan daitekeen gogorarazten digun eguna. Aitzitik, Euskal Herrian ez da torturaz edota estatu kolpeez baliatzeko beharrik izan, Txileko herrialdeari garai hartan behartu izan zitzaion ibilbide berbera har dezan. Legezko bideei jarraituz lortu izan da hori, baliabide demokratikoak erabiliz soilik; izan ere, erresistentziak ez du inoiz herrialde honetan behar adina indar izan.

Beraz, erakunde faxista edota munduko diktadore zein hiltzaile krudelenen hainbat objektu gordetzen dituen bilduma horretan euskal autonomia erkidegoko polizia buruaren zilarrezko plaka distiratsuak ere tokitxo bat izatearen arrazoi nagusiak zeintzuk izan litezke?

ZUZENKETA: Atzoko azaleko argazki oinean Hegoak institutuko eta Aranzadi fundazioko kideak sahararrekin daude irudian, ez marokoarrekin, argitaratu moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.